Añorgako Etxe Handia eraisten hasi dira
Cementos Rezola lantegiko eraikin zaharra botatzen ari dira. Hilaren hasieran Añorgako zenbait gaztek okupatu egin zuten, auzoan bizitzeko nahia dutela aldarrikatzeko. Lau egunez okupatu zuten eta euren kabuz utzi zuten eraikina. Añorgan 60 etxebizitza huts daudela adierazi zuten ekintzaileek, eta horietatik 30 Rezola lantegiko eraikin zahar horretan daudela jakinarazi zuten.
Eraiste lanengatik, Añorgako errepidean zenbait aldaketa egin dituzte. Cementos Rezola lantegiko Etxe Handiaren albotik doan norabidea moztu egin dute; horrenbestez, Gasteizko norabidean bi errai egokitu dituzte bi nirabideak bermatzeko. Bertatik igaro beharko dute Donostiarako bidea hartzen dutenek. Arazoak sortu ditu aldaketak. 15:00ak inguruan, hain justu, istripu bat sortu da, auto batek aurrean zuen autoaren kontra talka egin eta gero. Kalte materialak soilik izan dira.