Berri Txarrak taldeak hiru kontzertu emango ditu Intxaurrondon
Internet bidez eta Viktoria Eugenia zein Antzoki Zaharreko leihatiletan, 11:30ean.
Berri Txarrak taldeak Donostian hasiko du 2015eko DDPB (Denbora da poligrafo bakarra) bira. Bordele, Paris, Madril, Sevilla, Frankfurt eta Euskal Herriko hainbat herritan izango dira ondoren.
Urtarrilaren 9ko eta 10eko emanaldietarako sarrerak agortu ondoren, beste kontzertu bat emango dute urtarrilaren 11n.
Kontzertu berri honetarako sarrerak bihar, asteartea, jarriko dituzte salgai