Donosti-Gain Pilota Txapelketak baditu irabazleak
Egiako frontoiko harmailak zalez bete dira finalak aurrez aurre ikusteko.
Donosti-Gain 51. Pilota Txapelketa jokatu dute Egian, zortzi jardunalditan, eta dagoeneko baditu bere irabazleak. Juanito Alvarezen omenezko lehia izan da, 22. urtez jarraian, eta atzo arratsaldeko finalek Egiako frontoiko harmailak lepo bete zituzten. Emakumeetan, Eneritz Perez eta Ariane Arrieta izan ziren garaileak; gizonezko juniorretan, Mikel Mugiro eta Josu Eskiroz; eta gizonezko seniorretan, Xabier Santxo eta Aitor Gorrotxategi.
Zehazki, urriaren 14an, 15ean, 21ean, 22an eta 28an, eta azaroaren 4an eta 5ean jokatu dituzte txapelketako jardunaldiak; final handien eguna iritsi aurretik.