Gazteentzako ‘Gure kabuz’ irratsaioa hilean bitan egingo da. (Argazkia: Donostiako Udala)
Hamar gaztek irratsaioa egingo dute hilean bitan, datorren asteazkenean hasi eta ekaina arte.
Asteazken honetan martxan jarriko da berriz ere
Gure kabuz irratsaioa. 2009an hasi zen proiektua, Donostia Kulturak eta Donostiako Udaleko Gazteria sailak bultzatuta, 15 eta 25 urte bitarteko gazteak komunikabideen munduan murgilzeko helburuarekin. Proiektu berrian, 18 eta 26 urte bitarteko hamar gaztek parte hartuko dute, Casares irratiko langileen eta Gazteria saileko teknikarien laguntzarekin.
Haiek bideratuko dute irratsaioa; beren ardurapean egongo dira atalak eta baita edukiak ere. Bi taldetan banatuko dituzte, bata euskaraz eta bestea gazteleraz. Aurretik, Sergio Errasti irrati estariarekin formakuntza saioa egin dute denek.
Irratsaioa Casares irratian entzin ahal izango da, zuzenean, FM 107.4 frekuentzian. Asteazkenean hasi eta ekainaren 17a bitartean, hileko bi asteazkenero egingo dituzte saioak, 20:00etatik 21:00etara. Gainera, bi ostegunero 8:00etatik 9:00etara errepikatuko dituzte. Saioak internetetik entzuteko aukera egongo da ere.