Twitter / @inespchavarri
Twiterren arrantzan, irudi hau topatu genuen astelehenean.
El Pais egunkariko kazetari Ines Perez Chavarrik argitaratu zuen argazkia, eta Eusko Jaurkaritzaren Andia kaleko egoitzan Espainiako bandera «kamuflaje» moduan dutela esan zuen. Sare sozialeko erabiltzaileen erantzunen artean, Gorka Landabururena izan zen zorrotzena. «Udazkena da, eta hostoak erortzen direnean ikusiko da bandera», erantzun zuen kazetariak.