Kutxabankek 31 familien maileguetan ezarritako IRPH indizea baliogabetu du Donostiako epaitegiak
33 familiak salaketa aurkeztu zuten Egiako epaitegian. Bada, IRPH Stop Gipuzkoa elkarteak jakinarazi duenez, dagoeneko 31 dira indizea baliogatzen duten epaiak. Kasu guztietan Justiziak ebatzi du IRPH indizea aplikatzea legediaren aurkakoa dela, eta “Kutxabank zigortu du atzerako eraginez IRPHren arabera ordainduriko kuota guztiak berriz kalkulatu eta salaketa jarri dutenei bidegabe kobraturikoak itzultzera. Bi salaketa bakarrik daude epaiaren zain, eta agerikoa da Gipuzkoan dauden 15.000 familiek salaketa bana jarriko balute guztiek emaitza berbera izango luketela.
Kutxabankek lehenbiziko epaiari helegitea jarri ziola adierazi dute, baina elkarteak arren, IRPH Stop Gipuzkoa elkarteak uste du Gipuzkoako Probintzia Auzitegiak epaia baieztatuko duela. “Merkataritza arloko epaitegiak 31 epai hauek ebazten erakutsi duen azkartasunak argi utzi du indizea gehiegizkoa dela”. Kasu guztiak eraman dituen epailea, Edmundo Rodríguez Achutegui, magistratua da Araban eta laguntza lanetan dabil Donostiako epaitegian.
“Ondorioz, epaitegietako borroka erabakita dagoela dirudi, eta IRPH Stop Gipuzkoa elkartetik egoera berdinean dauden 15.000 familiei euren dirua itzultzeko exijitzen diogu Kutxabanki, epaitegietara jotzera behartu gabe”. Era berean, Xabier Iturbe Kutxako presidentearen agerraldia eskatu dute, bere dimisioa aurkezteko eta kalteturiko familia guztiei IRPHarekin kobraturiko interesak itzuliko dituztela iragarriz. “Xabier Iturbe gipuzkoarrok gipuzkoarrentzako sorturiko kutxa bat izatetik, herritarrok epaitegietan babesa eskatzera behartzen gaituen entitate bat izatera pasa da”.
Duela bi aste, IRPH indizea aplikatzeagatik kaltetutako