Zaharrean elkarteak antolatu du ekimena, alde zaharreko merkatariekin batera. (Argazkia: Xabier Etxabe)
Zaharrean Elkartea eta Parte Zaharreko elkarteak batu egin dira, igande honetan saltokietako produktuak kalera atera eta bertan saltzeko. Horrela, 11:00etatik 20:00etara Parte Zaharreko saltokietako produktuak kalean erosteko aukera izango dute hiritar eta bisitariek.
Zubia aprobetxatuz, Zaharrean Elkarteak urtero egin ohi ditu halako ekimenak, Gabonak gertu daudela kontuan hartuta. Elkartearen arabera, data berezi hauetan bezeroen fideltasuna saritzeko modua da.
Jarduerak ere antolatu dituzte iganderako, esate baterako, Pukas dendako erakusleihoan Donosti Knit-en eskutik erakusleiho elkarreragilea landuko dute, 11:30etik 13:30era eta 16:30etik 18:30era. Horrekin batera, trikitilariek kaleak animatuko dituzte 11:30etik 13:30era eta 16:30etik 18:30era. Gainera, bazkideak diren merkatariek 2015eko egutegiak oparituko dizkiete beren dendetara erostera hurbiltzen diren bezeroei.