Pozik jaso dute saria dBuseko arduradunek. (Argazkia: dBus)
Urteko Enpresak XXII. Sariak banatu dituzte, eta bertan, dBus-ek 2015eko urteko enpresa saria jaso du, bidaiarien hiri garraioaren kategorian. Madrilen egin dute sari banaketa aste honetan,
Autobuses&Autocares aldizkari berezituaren eskutik, eta pozik jaso zuten saria hiriko autobus zerbitzuko arduradunek.
Sektoreko pertsona garrantzitsuek osatzen dute epaimahaia eta enpresa bakoitzaren ustiapen datuak aztertu dituzte. Donostian bidaiariek oro har erabiltzen duten garraio publiko erregularraren zerbitzuaren kalitatea aitortu dute sariarekin. Erabiltzaileek ere oso ondo baloratu dute, urteko azken inkestek erakusten dutenaren arabera.