Udaletxean eta Okendo, Ernest Lluch, Egia eta Casares-Tomaseneko kultur etxeetan goizez egingo da banaketa, 10:00etatik aurrera. Aiete, Lugaritz, Loiola, Larratxo, Larrotxene eta Intxaurrondoko kultur etxeetan, berriz, arratsaldean egingo da banaketa, 16:00etatik 20:30ak bitartean
Udaletxean bertan, eta hiriko kultur etxeen sarean eskuratu ahal izango dute herritarrek.
Udaletxean eta Okendo, Ernest Lluch, Egia eta Casares-Tomaseneko kultur etxeetan goizez egingo da banaketa, 10:00etatik aurrera. Aiete, Lugaritz, Loiola, Larratxo, Larrotxene eta Intxaurrondoko kultur etxeetan, berriz, arratsaldean egingo da banaketa, 16:00etatik 20:30ak bitartean –goizean banaketa egingo den kultur etxeetan arratsaldean ere egingo dute baldin eta goizeko banaketan ez badira egutegiak agortu–.
Hiria denon artean egiten dugunaren ideia zabaldu nahi izan du, eta horixe bera da leloa:
Donostia, denon artean egiten dugu. La ciudad la hacemos en auzolan!‘. Beñat Gaztelumendi bertsolariaren hitzak daude azalean, eta barruan, auzo ezberdinetan auzotarrekin batera abian jarritako egitasmo eta proiektuen argazkiak: Ulia, Añorga, Egia, Erdialdea, Loiola, Parte Zaharra, Altza eta Antigua agertzen dira argazkietan, “Donostiako kultur eta natur ondarea, hiriko espazioak, baita bazter ezkutuak eta ezezagunak, elkarrekin zaindu, gozatu eta sustatu behar direlako, donostiar guztien erantzukizun, konpromiso eta ilusioarekin”.
Egutegiak, era berean, hirian egiten diren ekitaldi nagusiak jaso ditu, hilabetez hilabete, baita bestelako efemerideak ere. Gipuzkoako Argazkilarien Elkarteak egin ditu argazkiak beste behin.