Gabon Zahar festa egingo dute Guardetxean
2015. urteari ongi etorria emango diote Guardetxean. Urtarrilaren 1eko lehen ordu txikietan piztuko dute festa Urgulleko txoko berezienetako batean. Hainbat lagunek musikarekin girotuko dute gaua. DJ gisa ariko dira Aintzane Revuelta, Aitona Julian eta Osaba Migel, Truthtown, Irati Arteaga, Jaime de Los Rios, Keko, Oier Villar, Stock 13 & Sami, Teknomadak eta Enrique Domenech. Gabon Zahar festa 01:00etan hasiko da eta sarrera doan da.