'Nere lagunak kartzelan daude' abestiaren bideoa egin du Ze Esatek! taldeak
http://youtu.be/IQvbwETde2I
Aste Nagusian Saguesen emandako kontzertuaren irudiekin bideo bat osatu du Ze Esatek! taldeak. Ibuprofeno diskoko Nere lagunak kartzelan daude abestia jantzi dute udan egindako zuzenekoaren irudiekin. Euskal Herrian hainbat sumariotan epaiketa politikoetan auzipetuak eta espetxeratuak izan direnei eskainitako kanta da. Bideoan bertan, auzipetuetako batzuk agertzen dira, Sagueseko kontzertuan agertokira igo baitziren, kanta honetan.