EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak bertan behera utzi du Igeldo herri izendatzeko dekretua, behin-behinean. Igeldoko Herri Kontseiluko eta Itsas Aurre elkarteko kideak haserre azaldu ziren komunikabideen aurrean, otsailean, erabakia jakin eta hurrengo egunean. Itsas Aurreko abokatu Juan Landaren hitzetan, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak salbuespen neurri bat «aurreiritzi hutsetan» oinarrituta hartu zuela salatu zuen, «inongo argudio juridikorik gabe».
Itsas Aurreko abokatu Juan Landa, ezkerrean, elkarteko lehendakari Juan Luis Cruzekin. EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren epaia eskuetan dute. (Argazkia: Aritz Sorzabal)
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak bertan behera utzi du Igeldo herri izendatzeko dekretua, behin-behinean.
Igeldoko Herri Kontseiluko eta Itsas Aurre elkarteko kideak haserre azaldu ziren komunikabideen aurrean, otsailean, erabakia jakin eta hurrengo egunean.
Itsas Aurreko abokatu Juan Landaren hitzetan, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak salbuespen neurri bat «aurreiritzi hutsetan» oinarrituta hartu zuela salatu zuen, «inongo argudio juridikorik gabe». Argudio juridikoak eman beharrean, epaileak bere iritzia erantsi duela salatu zuen Landak. Izan ere, Igeldori independentzia ematea ez dela presazkoa dio epaiak.
Eusko Jaurlaritza eta udalarekin gertatu bezala, Gipuzkoako Foru Aldundiak hartutako erabakiek hiru presuntzio dituzte: legalak, legitimoak eta exekutiboak dira, kontrakoa frogatzen ez den bitartean. Etendura soilik eman daiteke salbuespen neurri gisa, beti ere atzerabueltarik izango ez duen kalte bat egongo dela edo prozedura ilegala dela egiaztatuz gero. Donostiako Udalaren argudio nagusia izan da Igeldo herri bihurtzeak kalte atzeraezina eragingo ziola hiriari, eta epaileak horri heldu dio erabakia hartzeko.
Auzitegia, baina, ez da sartu auziaren muinean. «Dekretuaren ezartzea indargabetu dute, ez desanexioa», zehaztu zuen Itsas Aurreko abokatuak. Epaiari helegitea jarri zioten, eta, erantzunaren arabera, Madrilera joko dutela aurreratu zuten: Auzitegi Gorenera, hain justu.