Bera Bera Eskubaloiak Euskal Kopa irabazi du

Zuazo Barakaldoren aurka irabazle izan da Aitor Etxabururen taldea finalean (43-22).

Bera Bera Eskubaloia

Bera Berako jokalariak, lortutako koparekin. (Argazkia: Berabera.com)

Bere historiarako beste garaikur bat eskuratu berri du Bera Bera Eskubaloiak: 2015eko Euskal Kopa. Zarauzko Aritzbatalde kiroldegian jokatu zuen finala talde donostiarrak, atzo eguerdian, eta Zuazo Barakaldori 43-22 irabazi zion. Bereziki bigarren zati bikaina egin zuen Aitor Etxaburuk zuzentzen duen taldeak. Aurretik, larunbatean, Kukullagari 38-16 irabazi zion.

Orain, bi egunez atseden hartzeko garaia iritsi zaie jokalariei, eta asteazkenetik aurrera igandeko partida prestatzen hasiko da taldea. Kordoban Kopari dagokion norgehiagoka jokatuko baitu, Adesalen aurka. Partida hori irabazi beharra dauka Bera Berak, otsaileko finalean berriro ere titulua defendatzeko finalean egon nahi badu.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

Send this to friend