28 Amara-Ospitaleak da gehien erabiltzen den autobusa. (Argazkia: Agurtzane Altuna).
Iaz 28.077.715 autobus bidaia egin ziren hirian.
Dbusen zerbitzuen erabilera %1.5 hazi da 2014an, eta guztira 28.077.715 bidaia egin dira urtean zehar hirian. 2013an 27.652.029 bidaia erregistratu zituen konpainiak, eta beraz, aurreikusitako bidai kopurua gainditu dute.
Ikerketaren arabera, hiritarrek bataz beste urtero 153 bidaia egiten dituzte, eta 28 Amara-Ospitaleak autobusa da erabiliena, 4.634.191 bidaiarekin. Ondoren 13 Altza autobusa da erabiliena, 3.597.439 bidaiarekin, eta baita 5 Bentaberri, 2.378.179 bidaiarekin. Bestalde, urrian egin dira bidaia gehienak, guztira 2.455.830. Iraila, uztaila, martxoa eta abuztua dira bidaia gehien izan dituzten hilak, hurrenez-hurren.
Igoera gehien sumatu duten egunak abuztuaren 14a (Ama Birjinaren egunaren bezpera), abuztuaren 12a, Otsailaren 12a eta abenduaren 17a izan dira. Dena den, Dbusek azpimarratu du autobursaren erabilera nabarmen hazi dela lanegunetan, eta larunbatetan berriz, kopuruari eutsi dio.
Ikerketaren ondorio moduan, autobusa Donostian mugitzeko garraio egokiena dela adierazi du Dbusek.