Txillardegi omenduko dute bere heriotzaren urtemugaren harira
Lasala plazan lore eta kantu eskaintza egingo diote larunbatean, 11:00etan.
2012ko urtarrilaren 14an hil zen Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi politikari, hizkuntzalari eta idazlea Donostian, etxean, 82 urte zituela. Aurten hiru urte beteko dira Txillardegi hil zela, eta larunbatean (hilaren 17an) omenaldi bat egingo dute.