"Laborategi izena jarri genion eta laborategi izaten ari da"
http://youtu.be/KpIznsHvhqs
Oso pozik daude Garoa Kultur Lab-ek lehen hiruhilabetean emandako emaitzekin. 5.000 lagun inguru erakarri dituzte, eta 100 bat ekitaldi antolatu dituzte. Jada programa berria aurkeztu dute. Gaur bertan Jabier Muguruzarekin hasiko da Paperezko Kontzertuak zikloa. Liburu denden ereduaz, Garoak emandako lehen pausoez eta hurrengo hilabeteetan Zabaleta kaleko dendak hartuko dituen proiektu eta aurkezpenez hitz egin du Oier Aranzabal komunikazio arduradunak.