Euskal Billerako kideak, Santa Maria elizan. (Argazkia: Estitxu Zabala)
Santa Maria elizan izan da Euskal Billera danborrada, Haur Danborrada hasi aurretik. Gaztetxoen desfilea eurek irekitzen dute, baina lehenago eginbehar asko izan ohi dituzte San Sebastian egunean; horietako bat, elizako mezan izatea.
9:00etan ziren kalean dagoeneko Euskal Billerako haurrak, eta Parte Zaharra zeharkatu dute danbor hotsen artean. Bapo gosaldu eta gero, eta Gaztelubidetk igaro ondoren, Santa Mariara joan dira.