Larunbatean, 'Indiana Jones' eta 'Life of Brian'
http://youtu.be/JZ54xkF1Onk
Bang Bang Zinema programak emanaldi berri bat prestatu du larunbaterako, hilaren 24rako. Antzoki Zaharrean kultuko zinemaren zerrendan dauden bi pelikula emango dituzte jatorrizko bertsioan, gazteleraz azpidatzita. Monty Pithon-en Life of Brian (1979) eta Indiana Jones: Raiders of the Lost Ark (Steven Spielberg, 1981) pelikulekin gozatzeko aukera izango dute zinema zaleek, 19:30ean.