San Sebastian jaien azken txanpa
Gaur Joseba Irazoki & Lagunak kontzertua egingo dute Dokan.
San Sebastian eguna bukatu da, baina Antiguan oraindik hiru egun dituzte auzoko sansebastianekin gozatzeko. Kuadrillen bazkaria, tributo gaua Kolpatu eta Berri Tzaarrak taldearekin, antzerkia, elektrotxarangarekin kalejira…
Gaur Dokan, 20:00etan, Joseba Irazoki & Lagunak kontzertua egingo dute. Hilaren 22an musika emanaldi berezi bat egingo dute Dokan. Hain zuzen, Irazokik duela bi urte Antiguan, Lugaritzen, eginiko kontzertu batean erein zuen disko honen hazia. Emanaldi horretan hainbat lagunekin batera aritu zen gitarra jotzailea, tartean, Beñat Axiari soinu aztia. Bada, kontzertu hartan parte hartu zuten musikariak estudioan elkartu eta 2009an plazaratutako Euria ari du (Moonpalace) bikainaren jarraipena gauzatu dute. Willis Drummondeko Felix Buff, Audienceko Ager Insunza, We Are Standardeko Jaime Nieto, Iban Urizar eta Igor Telletxea igoko dira agertokira Irazokirekin.
[box]
EGITARAUA
Urtarrilaren 22a, osteguna
– 20:00 Joseba Irazoki & Lagunak kontzertua. Sarrera 7 euro, aurretik, eta 9 euro, bertan. Salgai: Doka, Trikuharri eta Rekalde (Alde Zaharra).
Urtarrilaren 23a, ostirala
– 18:00 Haurrentzako ‘Kontu Kontari’ antzezlana eliza azpian. Ipuin kontalariek Matriuska zirkoa gerturatuko digute.
– 18:30 On ekin eta ongi jan! Txalupagillene plazan. Norbanako eta kuadrilla arteko patata tortila lehiaketa eta taberna eta elkarte arteko pintxo lehiaketa.
-19:00 Antiguaotarrak Kontsumo Taldearen aurkezpena. On ekin eta ongi jan! txapelketako sari banaketa.
– 19:30 Taberna ibiltaria: Adin guztientzako poteo musikatua Antiguako kaleetan zehar
– 20:30 Ziburuko ikastolaren aldeko tributo kontzertua Txantxarrekan: Kolpatu (Kortaturen bertsioak) eta Berri Tzaarrak (Berri Txarraken bertsioak).
– 22:00 Mus Txapelketa Antiguotarrak elkartean.
Urtarrilaren 24a, larunbata
11:00 Kuadrilen jolasak.
12:00 Ttuntturroak eta pertsonaia mitologikoak.
13:00 Iraunkorrak txarangarekin kalejira.
13:30 Alejandro Auzmendi Satza-ri lore eskaintza.
14:30 Kuadrillen bazkaria Ibaetako frontoian.
17:30 Haurrentzako jolasak Antiguako frontoian, Haurtxokoak antolatutako ekitaldia.
18:00 Helduentzako antzerkia Lugaritzen: Poxpolo ta konpainia.
18:30 Elektrotxarangarekin kalejira, Ibaetatik Antiguako tunelera.
21:00 Egiako kuadrillei ongi etorria.
21:00 Kamioi musikatua, elizatik abiatuta.
23:00 Berbena Trakets taldearekin, Antiguako frontoian.
[/box]