Gangsterrez eta umorez beteko da Antzoki Zaharra
Bang Bang Zinema programa. Zinema lagunartean eta jende gehiagorekin partekatzeko esperientzia bat dela sinetsita, zinema emanaldi bikoitzak hasi dira prestatzen. Azaroan egin zuten lehen proiekzioa, eta zinezaleek Aliens eta Die Hard filmak pantaila handian ikusteko aukera izan zuten. Bigarrena joan den asteburuan izan zen, larunbatean. Indiana Jones: Raiders of the Lost Ark eta Life of Brian eman zituzten. Antzoki Zaharra zinezalez bete egin zen, zinemaren festaz gozatzeko. Izan ere, Bang Bang Zinema zinema proiekzio bikoitz bat baino gehiago da. Zaleek pelikulekin lotutako photo call batean parte hartzeko aukera dute. Azken emanaldian, esaterako, Monty Python-en Life of Brian-eko erromatarren jantziekin eta gurutziltzatuta argazkiak egiteko aukera izan dute. Indiana Jones-en latigoa eta kapela eta Marokora bidaian aurkitze dituen etsaien mozorroak hartu eta haien larruan sartzen ederki pasa zuten.
Hurrengo emanaldia martxoaren 28an izango da. Kultuko pelikula bihurtu diren beste bi izenburu emango dituzte: Martin Scorseseren Goodfellas (1990) eta The Big Lebowski (Coen anaiak, 1998). Mafia, gangsterrak eta umorea nahastuko dira Bang Bang Zinemaren emanaldi berrian.
Argazkiak: Bang Bang Zinema
Martxoaren 28an egingo du Bang Bang Zinemak hurrengo emanaldia, ‘Goodfellas’ eta ‘The Big Lebowski’ filmeekin.
Abiada hartzen ari da