Carlos Vela, larunbateko partidan, eskuin belauna minduta. (Argazkia: Realsociedad.com)
Aurrelari mexikarrari ebakuntza egin diote gaur, larunbatean barne meniskoan haustura izan eta gero. Bihar irtengo da ospitaletik, eta errehabilitazioa Zubietan egingo du, jokatzeko prest egon arte. Ebakuntzaren ostean, Realak jakinarazi du gutxienez zortzi aste egongo dela lehiarik jokatu gabe.