Egiako parkea elurtuta. (Argazkia: Lide Ferreira)
Asteazkenetik aurrera elurra egin zezakela iragarri zuen Euskalmetek, baina bi egun igaro behar izan dira donostiarrek hiria elurtuta ikusi ahal izateko. Elurra goizean hasi da eta Donostiako txoko guztietara iritsi da. Azken urteotan gutxitan ikusi da elurra eta, horregatik, jende ugarik kamera edo telefono mugikorra eskuan hartu eta argazkiak ateratzeko aukera ez du galdu nahi izan.
Udalak jakinarazi duenez, tenperatura baxuak direla eta, hiriko gune altuetan gatza bota dute gauean. Neurri bezala langile ugari aktiboan daude une hauetan: FCCtik 91 pertsona, brigadetatik 12 pertsona, 16 suhiltzaile guardian eta kale eta bideetako 10 langile. Era berean, elurra kentzeko eta gatza botatzeko ibilgailu guztiak martxan daude.
Krisi Mahaiak aktibatuta jarraitzen du. Gaurko bileran, Nora Galparsoro zinegotziaz gain, Udaltzaingoa, DYA, dBus, Babes Zibila, Suhiltzaileak, Gizarte Ongizatea eta beste sailetako ordezkariak bilduta daude.
[Gallery=218]