Eneko Goiak esan du irtenbideak bilatu behar direla, errudunak beharrean
EAJko bozeramaile Eneko Goiak «oso larritzat» jo du Kontratuko Helegiteen Administrazio Organoaren erabakia. «Une honetan, udalaren zerbitzu juridikoek adierazi behar digute Anoeta berritzeko lanak berme guztiekin eta ahalik eta eperik motzenean egiteko bide azkarrena zein den; horixe egin behar da, eta ez gezurretako errudunak bilatzen hasi», adierazi du. «Anoetako estadioa berritzea hiriaren garapenerako oso egitasmo garrantzitsua da, Donostiako EAJtik beti bultzatu duguna eta babes instituzional, politiko eta sozial oso zabala duena. Oso garrantzitsua da elkartasun horrekin jarraitzea», erantsi du.
PPko bozeramaile Ramon Gomez, bere aldetik, haserre azaldu zen. Gai honen atzean «esku beltz bat» ikusten duela esan du. «Gurpilean makil bat sartu digute», salatu du.