Lankidetza hitzarmena sinatu dute Eusko Jaurlaritzaren Osasun sailak eta udalak
Bretxa Parte Zaharreko anbulategian bihurtzeko proiektua datorren astean aurkeztea espero du Donostiako alkate Juan Karlos Izagirrek.
Donostiako alkate Juan Karlos Izagirrek eta Eusko Jaurlaritzaren Osasun sailburu Jon Darponek lankidetza hitzarmena sinatu dute gaur, hiri osasuntsua lortzeko helburuarekin. Hitzarmearen helburua hiritarren osasuna hiru arlotan hobetzeko elkarlanean ekitea da; horrela, elikadura, ingurumen osasuna eta herritarren osasunaren sustapena izango dira landuko dituzten hiru arloak.
Alkateak nabarmendu duenez, bi eremuen arteko elkarlana bizkortuko du hitzarmenak, eta informazioa, prestakuntza, esperientziak eta ezagutzak trukatzeko ere balioko du: “Hitzarmen honi esker, elikadura saltokien inguruko kalitate kontrol hobea egiteko aukera izango dugu; horrekin batera, Eusko Jaurlaroitzaren informazioa errazago eskuratuko dugu, eta osasun sustapenaren aldeko programa bultzatuko dugu”.
Osasuneko sailburuak osasun publikoko estrategiek hirian duten garrantzia azpimarratu du: “Herritarrengatik gertu egoteagatik, oinarrizkoak dira esku-hartzeak gauzatzeko, kasu honetan, udala bazkide estrategiko gisa hartuta».
Hitzarmenarekin, hainbat jarduera eta ekimen bultzatuko dituzte osasun-adierazleekin, osasuneko aldeak txikitzearekin, osasun-eraginaren ebaluazioarekin eta hirigintzako planifikatzaileen mobilizazioarekin lotuta, beren jardueran osasun publikoko alderdiak kontuan hartuta. OMEren Osasunaren Gizarte Adierazleei buruzko Batzordeak gomendatzen duten bezala, hiriko jarduera guztietan eta Osasuneko Euskal Planak ezartzen dituen koordenatuetan, osasuna bultzatu nahi dute, Europar Batasunak Osasuna politika guztietan estrategiaren bidez. Horrela, hitzarmenaren jarraipen batzordea sorttuko dute, bi erakundeek osatuta, herritarrei emandako zerbitzua hobetzeko eta baliabideak optimizatzeko xedeak bete diren egiaztatzeko.
Bretxako anbulategiaren zain
Bestalde, osasun sailburuak azpimarratu du Bretxako anbulategia egiteko “irrikatan” daudela, eta jada aurrekontua onartua dutela: “Espazioaren esku aldatzea laiste konfirmatzea espero dugu, oso beharrezkoa iruditzen baitzaigu eraikin hori martxan ipintzea. Gure aldetik, Anbulategi berriak sarrera independientea izatea eskatu diogu udalari, eta ziur gaude gure eskaera kontutan hartuko dutela”.
Alkatearen esanetan, datorren astean ebatziko dute erakiniaren etorkizuna: “Alegazioak aurkezteko epea amaitu da dagoeneko, eta beraz, datorren astean aurkeztuko dugu proiektua. Printzipioz, 1600 metro karratu eskainiko dizkiogu horren beharrezkoa dugun anbulategiari. Zinemak hor jarraituko du”. Aieteko anbulategiak berriz intxaron egin beharko du, Darponen arabera Bretxakoak lehentasuna baitu.