Zurriola Antzerki Eskolak 'Tartufo' obra estreinatuko du
Frantziako komediaren aitatzat dute adituek Jean-Baptiste Poquelin. Molier ezizenarekin egin zen ezaguna, eta hainbat antzezlan sortu zituen. Horien artean dago Tartufo komedia, 1664ean estreinatu zuten obra. Hain zuzen ere, antzezlan hori aukeratu du Zurriola Antzerki Eskolako Biga Taldeak, euskarazko bertsioaren estreinaldia egiteko. Egiako Gazteszenan eskainiko dute obra, datorren ostegunean, otsailaren 19an, 20:00etan. Juan Martin Elexpuruk egin du testuaren itzulpena eta Joserra Fachadoren zuzendaritzapean arituko dira.
Honakoak izango dira aktoreak: Mikel Karton (Tartufo); Jone Larrañaga, (Pernelle eta Elmira); Jon Fernandez (Orgon); Ainara Mendiola (Mariana); Ivan Aizpurua (Valere eta Kleanto); Anuxka Etxeberria (Darina); Jon Sarriegi (Damis); eta Imanol Olasagasti (Legezko Jauna).