Triste dago Alberto Ormaetxea
2006. urtetik dago Alberto Ormaetxea Aita Donostia plazari begira, Anoeta estadioa bizkarrean duela. Urteotan begibistan izan duen bizilagunaren berririk ez du abenduaz geroztik, eta kezkatuta dago. Brontzezko marmolez jantzi zuten Ormaetxea, baina bihotza du, entrenatzaile gisa txapeldun egin zuen talde historiko hura bezain handia. Horregatik, Bakearen Usoaren etorkizunarekin kezkatuta dago. Hain zuzen ere, Basterretxearen eskultura plazatik kendu zuten, zaharberritzeko, udara ostean Grosera distiratsu eramateko. Udaletxean, ordea, ez da giro; oposizioak Kursaal ondoan nahi du, eta udal gobernuak Saguesen. Uso zuriak, baina, bere izaerari helduta, ez du liskarrik nahi; horregatik ez du oraindik mokoa ireki, nahiz eta jakin bere sortzailearen familiak Saguesen nahi duela. Lekuak leku, Ormaetxeak ez du bere laguna gehiago ikusiko, eta horregtaik dago triste.