Barbara Duhrkop eta Ernesto Gasco, plakari estalkia kentzen. (Argazkia: PSE-EE)
Donostiako PSE-EEk duela 31 urte Komando Autonomo Antikapitalistek hildako Enrique Casas gogoratu dute gaur. Haren izena daraman plazan omendu dute Grosen. Haren alargun Barbara Duhrkop-ek eta Ernesto Gasco PSE-EEko alkategaiak kendu dute plakaren estalkia. Sekundino Esnaola eta Trueba kaleek bat egiten duten gune hori izendatu dute Enrique Casas plaza. Gascok azaldu du Casasek lan egiten zuen egoitza Grosen zegoela, eta horregatik eskatu zutela bertan jartzeko. PSE-EEko legebiltzarkidea izan zen Casas, eta 1984ko otsailaren 23an hil zuten.