Piratek Flamenkada egingo dute hilaren 28an
Pirata sentitzen diren guztiak bertan parte hartzera deitu dituzte
Flamenkada egingo dute: Donostiako Piraten asanblada orokor eta irekia. Mugimenduaren gaineko hausnarketa, eztabaida, iritzi trukaketak eman eta erabakiak hartzeko espazioa izango da aurten ere. Bertan izango dira kofradietako kideak, lan taldeetako kideak, Ontziolako partaideak eta pirata sentitzen den edonor, parte hartzea irekia baita. Aldaketa garai handia ari gara bizitzen piraten barnean. Ahalik eta era eraginkor, egoki eta aberasgarrienean aurrera nola egin erabaki eta bideorria diseinatzen jarraitzeko elkartuko dira Kortxoenean otsailaren 28an. “Geure baloreen inguruan hausnartuko dugu, berritu nahi ditugun estatutuak finkatuko ditugu, lantaldeen jarduna definituko dugu eta urteko erronkak zeintzuk izango diren erabakiko dugu. Zenbat eta gehiagoren artean egin hau guztia, orduan eta aberatsagoa izango da!”, adierazi dute Flamenkadaren deialdian. Goizean, 09:15ean, hasiko dute Flamenkada, eguerdiko 14:30ak arte, gutxi gorabehera.
Iazko urtarrilan egin zuten moduan, aurten ere