Kadete, junior, senior zein beteranoek parte hartzeko aukera izango dute.
Iñaki Burutaran azkarrena izan zen 2013an. (Argazkia: Ricardo Unzueta/Ur-Kirolak)
Antxon Beitiaren Oroimenezko Urumeako IV. Skiff Jaitsiera jokatuko dute hainbat arraunlarik, larunbatean, 12:00etan. Ur-Kirolak arraun elkarteak antolatu du lehia aurten ere, Gipuzkoako Arraun Federazioaren laguntzarekin. Martuteneko 27 industrialdeko zubitik irtengo dira partaideak, eta eta helmuga 5 kilometro beherago izango dute, Maria Kristina zubiaren parean. Ibaiaren egoera ona ez bada, helmuga Burdinezko Zubiaren parean jarriko dute antolatzaileek, estropada lau kilometrotara murriztuz.
Kadete, junior, senior zein beteranoen kategoriak banatuko dituzte, emakume zein gizonetan; eta beteranoek lauko ontzietan parte hartzeko aukera ere izango dute. Erlojupeko proba izango da eta minuturo ontzi bati emango diote irteera.
Informazio gehiagorako honako posta elektronikora idatz daiteke:
urkirolak@urkirolak.com