Jesus Pelegriren itsas bestiarioa, Arteko galerian
Apirilaren 17a arte izango da zabalik erakusketa
Jesus Pelegri (Bartzelona, 1975) artistak lehen aldiz erakutsiko Donostian bere obra. Azken urteotan itsas animalien inguruan egindako marrazki guztiak itsas bestiario batean bildu ditu, eta Groseko Arteko galeriara ekarri du.
70 marrazki baino gehiago, paper gainean egindakoak gehienak. Animalia ezezagunak, edo jada desagertu egin diren animalien irudiak, Tamaina txiki eta ertaineko irudiekin mosaikoak osatu ditu. Bi eskultura eta formatu handiko lau oihalekin osatu du erakusketa. Apirilaren 17a arte izango da zabalik.