Bi bizilagun, goizean, Pilar auzunean. (Argazkia: Estitxu Zabala)
Euriak ez du etenik, eta Martutene urez gainezka jaiki da gaur, bart geratu zen egoera berean edo okerragoan. Krisi Mahaiak eguerdia arte jarraituko du indarrean, eta gaurko udalbatzarra bertan behera utzi dute, agintariek beharrezkoa den laguntza eman dezaten bizilagunei. Aztoratuta dabil auzoa: autobus parada auzotik atera eta 27 poligonoaren pareko biribilgunean jarri dute goizean goiz; udaltzaingoak eta suhiltzaileak lanean ari dira; autoak edonon aparkaturik ikus daitezke, espaloi gainetan, errepide ertzean; Okendotegi bideak itxita jarraitzen du, Txomineko errepideak ere bai; Pilar auzuneko eta Okendotegiko hamazazpi bizilagun ostaturatu zituzten bart gizarte zerbitzuek, etxetik kanpo lo egin zezaten; eta ikastolan gaur ez dute eskolarik emango. Hori bai, argindarra goizeko 2:00etan itzuli zen auzora, ibaiak gainezka egin zuenean joan eta gero. Iberdrolako langileak auzoan dira, behar diren ukituak egiten.
Pilar auzunea da kaltetuena, baina Tranbia kalean ere putzu handi bat dago. Bertako garajea estali du urak. Mikel taberna atzealdeko etxebizitza batzuetan ere sartu da. Metro bateko altuera hartu du urak. Bitartean, bertako merkatariak ari dira euren dendaren egoera ikusten, eta gauzak ateratzen; botikako langileak, tartean.
Bizilagun batzuekin hitz egin du IRUTXULOKO HITZAk, eta etsipena erakutsi du: “Halako egoera batera ez zara sekula ohitzen”, esan du batek. Badira ibaiak kaltetu ez dituen auzotar asko eta asko ere. Hala ere, hauek ere kezkatuta begiratzen duten ingurua: “Beti gogoratzen zara kaltetutako bizilagunekin, Pilar auzunean bizi direnekin”.
-
-
Txomin, Antzieta pasealekua (Argazkia: E. Zabala)
-
-
Txomin, Antzieta pasealekua (Argazkia: E. Zabala)
-
-
Txomin, haur parkea (Argazkia: E. Zabala)
-
-
TxominAntzieta pasealekua (Argazkia: E. Zabala)
-
-
Martutene, ibaia. (Argazkia: E. Zabala)
-
-
Martutene, Tranbia kalea. (Argazkia: E. Zabala)
-
-
Martutene, garaje bat. (Argazkia: E. Zabala)
-
-
Martutene, Pilar auzuneko farmazia. (Argazkia: E. Zabala)
-
-
Martutene, zubia. (Argazkia: E. Zabala)
-
-
Martutene, Okendotegi itxita. (Argazkia: E. Zabala)
-
-
Martutene, langileak. (Argazkia: E. Zabala)
-
-
Martutene, Pilar auzunea. (Argazkia: E. Zabala)
-
-
Martutene, Eroski itxita. (Argazkia: E. Zabala)
-
-
Martutene, Pilar auzunea. (Argazkia: E. Zabala)