Alkatea, Martutenera iritsi denean. (Argazkia: Estitxu Zabala)
Juan Karlos Izagirre alkatea eta Añarbeko ordezkariak Martutenen dira, egoera bertatik bertara ikusteko. Udal gobernuak bilera irekia egingo du arratsaldean, 19:00etan, Martuteneko elizan. Udal zerbitzuetako kideak ere bertan izango dira, beharrezko azalpenak emateko.
Gaur udalbatzarra zegoen, baina bertan behera utzi dute. Horrenbestez, datorren asteartean egingo dutela jakinarazi dute, 10:00etan.