Lilatoia etzi ospatuko dute, baina datorren igandean, martxoaren 8an, korrika egiteko aukera ere izango dute herritarrek; kasu honetan, euskararen alde.Hain zuzen ere, Donostiako AEK-k Binakako Lasterketa antolatu du datorren iganderako. Hiru modalidad...
Lilatoia etzi ospatuko dute, baina datorren igandean, martxoaren 8an, korrika egiteko aukera ere izango dute herritarrek; kasu honetan, euskararen alde.
Hain zuzen ere, Donostiako AEK-k Binakako Lasterketa antolatu du datorren iganderako. Hiru modalidade izango ditu probak: neska-mutil, neska-neska eta mutil-mutil. Modalidade bakoitzeko lehenengo hiru bikoteentzat egongo dira sariak. Bikoteak elkarrekin sartu beharko dira helmugan, eta bietako azkenak ezarriko du denbora.
Irteera eta helmuga Bretxan izango dira. 10:30ean abiatuko da lasterketa, eta 6,25 kilometroko ibilbidea izango du.
Izena emateko epea martxoaren 6an amaituko da.
Herrikrosa.eus webgunearen bitartez egingo ahalko da, eta bikote bakoitzak 20 euro ordaindu beharko ditu. Egunean bertan 25 euro balioko du, irteera baino ordu erdi lehenago izena emanez gero. Dortsalak probaren egunean bertan hartuko dituzte korrikalariek, Bretxan, 9:00etatik 10:00ak bitartean. Gehienez 300 bikoteentzat lekua izango da. Poltsak edo bizkar-zorroak uzteko aukera izango da Bretxan, eta dutxak Kontxan egongo dira.