Ibaetako podiuma bete dute Donosti Berriko txirrindulariek
Irekiera Sari Nagusia jokatu dute kadeteek, auzoko jaietan
Gipuzkoako Txirrindularitza Federazioaren webgunean.
Elkartearen aurkezpena
Urteko lehenengo lehiei ekin diela eta, Donosti Berri Txirrindulari Eskolak bere taldekideen aurkezpena egingo du datorren ostiralean. Zehazki, klubeko talde guztietako kideak aurkeztuko dituzte bertan: 23 urtetik beherakoak, juniorrak, kadeteak, haur mailakoak eta alebinak. Easo kalean dagoen Donostia 2016 Gunean egingo dute aurkezpena, 19:20ean.
Bertan, Donostialdeako oinarri-txirrindularitzan egiten duen lana ezagutaraziko du Donosti Berri eskolak. Gainera, Leire Olaberria eta Unai Intziarte goi mailako txirrindulariak bertan izango dira, baita klubaren babesle eta kolaboratzaileak ere.
Ezin hobeto estreinatu zituzten Donosti Berriko kideek mailot berriak. Ibaetako jaien barnen, kadete mailako 38. Irekiera Sari Nagusia jokatu zuten joan den larunbatean, eta podiuma bete zuten FullGas taldeko txirrindulariek. Xabier Mikel Azparren izan zen txapelduna (34 minutu eta 19 segundo), eta bere atzetik geratu ziren Beñat Garmendia (35:44) eta Manex Alkorta (35:44). Guztira 26 lagunek parte hartu zuten, 20 kilometroko ibilbidea eginez. Sailkapen osoa eskuragai dago