Alfonso Castro preso intxaurrondotarra aske geratu da
24 urteko espetxe zigorra bete du
Etxeratek jakinarazi duenez, Alfonso Castro preso intxaurrondotarra aske utzi dute, kartzelan 24 urte eman ondoren. Azken urteak Cadizeko Puerto I espetxean egin ditu.
1998an hamar urteko kartzela zigorra ezarri zioten, bahitzaileei Jose Maria Aldaia enpresariari buruzko informazioa ematea egotzita. Aurretik beste 60 urteko zigorra zuen, talde armatuko kide izateagatik.