Euskal Herriko feminismoaren historia biltzen duen euskarazko lehen liburua argitaratzeko laguntza behar dute
Crowdfunding bidez ari dira ekarpenak jasotzen, Karena plataforman
Martxoaren 8ko biharamunean, emakumeen berdintasunaren aldarrai darrai. Azken urteetan, Euskal Herriko Bilgune Feminista eta Emagin elkarteak Genealogia Feministak izeneko proiektu batean lanean ibili dira. Euren asmoa Euskal Herrian egondako mugimendu feministaren historia jaso eta ezagutzera ematea izan da, emakumeen eta feministen ekarpenak jasoz.
Lan ildo ezberdinak izan dituzte, baina osatu duten Kronika aurkeztu nahi dute. Kronika mugimendu feministen argazki moduko bat da, eta 70. hamarkaditik azken hamarkadara arte Euskal Herriko talde eta aldarrikapen feminista nagusiak biltzen ditu. Informazio hori guztia liburu batean bildu dute eta gaurtik aurrera, crowdfunding kanpaina bat abiatuko dute Karena.eu plataforman liburua argitaratu ahal izateko. Apirilaren 17ra bitarte liburua aurrera ateratzeko behar adina diru biltzen ahaleginduko dira. Urte guzti hauetako lanaren helburua historia bildu eta argitara ateratzea da. Gainera, nabarmentzekoa da liburua Euskal Herriko Mugimendu Feministaren historia biltzen duen euskarazko lehen liburua izango dela.