Helduentzako hondartzako futbol txapelketa bat antolatu du federazioak, Zurriolan
Interesa duten gizonezko zein emakumezko taldeek parte hartzeko aukera izango dute, apirilaren 2tik 5era
bere webgunean informazio guztia topa daiteke. Gainera, ekainean eta uztailean liga bana jokatuko dute modalitate bakoitzean.
Gipuzkoako Futbol Federazioak Futbol PlayaSS izeneko txapelketa antolatu du lehen aldiz, helduentzako. Zurriola hondartzan izango da lehia, Aste Santuan, apirilaren 2tik 5era, eta izen ematea zabalik dago jada. Gizonek zein emakumeek osatutako taldeek parte har dezakete lehian. Txapelketaren xehetasun guztiak eman zituzten joan den ostiralean hainbat arduradunek: Juan Karlos Izagirre alkatea, Juan Luis Larrea Gipuzkoako Futbol Federazioko presidentea eta Gorka Etxeberria txapelketako zuzendaria.
Azken batean, txapelketan klub federatuek zein nahi duten lagunek osatutako taldeek ere parte har dezakete; baldintza bakarra jokalari guztiak 16 urtetik gorakoak izatea da. Federazioak Anoetan duen bulegoan eta