Arrazakeriari aurre egiteko kanpaina bat egin du Gipuzkoako Aldundiak
Martxoaren 21a Xenofobiaren eta Arrazakeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna da.
Eman aurpegia arrazakeriaren kontra lelopean, arrazakeriaren aurkako kanpaina jarri du abian Gipuzkoako Aldundiak. Martxoaren 21a Xenofobiaren eta Arrazakeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna da, eta horren haritik, sentsibilizazio kanpaina bat hasi du. Gipuzkoan bizi diren pertsona guztiak direlako gipuzkoarrak -edonon jaioak direla ere-, eta haien eskubide guztiak bermatu behar direlako. Goi mailako lau kirolari dira kanpainako protagonistak: Imanol Agirretxe futbolaria, Naroa Agirre atleta, David Doblas saskibaloi jokalaria eta Eli Pinedo eskubaloi jokalaria.