Eneko Goiaren esanetan, EAJ da Donostiako udaleko alternatiba erreala
Eneko Goia Donostiako EAJ alkategaia pozik agertu da Eusko Jaurlaritzaren inkesten emaitzekin, eta EAJ gaur egun dagoen udal gobernuaren “benetako alternatiba bakarrra” dela adierazi du: “Eusko Jaurlaritzaren emaitzek bi irakurketa dituzte: alde batetik, Podemos-Ahal Dugu alderdi berriak zalantzak sortu ditu bai herritarren artean eta baita politika giroan orokorrean, eta beraz, adi egon beharko dugu fenomeno horrek eragin ditzakeen aldaketei; bestetik, inkestak argi utzi du hemen gaudela, eta gure alderdia dela aldaketa indartsuena eragin dezakeena”.
Goiaren esanetan, inkesten emaitzek errealitatea islatzen dute: “Egia da gu garela Donostian alternatiba indartsuena, eta gizarteak erronka bota digu, hiriarentzat onena egin dezagun”.