Sardon eta Behobide izan dira azkarrenak Aingeru Zaindariaren XII. Krosean
Ibaetako jaien barnean jokatu dute lasterketa 50 lagun inguruk; Alberdi eta Kapaldegi izan dira lehen auzotarrak
Aingeru Zaindariaren XII. Krosa jokatuko zuten joan den larunbat arratsaldean, Ibaetako jaien barnean. Errenteria-Oreretako Iñigo Sardon izan zen gizonezko azkarrena, 22 minutu eta 15 segundoko denborarekin; eta emakumeetan, berriz, Hondarribiako Claudia Behobide iritsi zen lehena, 25 minutu eta 53 segundoko denborarekin. Guztira, 49 lagunek egin zuten Aingeru Zaindariaren ermitarainoko igoera, sei kilometroko ibilbidea osatuz. Ibaeta bertako lehen korrikalariek ere euren sariak izan zituzten. Oier Alberdi (25′ 23”) eta Malen Kapaldegi (34′ 08”) izan ziren auzotar azkarrenak, eta bakoitzak IRUTXULOKO HITZAko urtebeteko doako harpidetza jaso zuen opari gisa. Herrikrossa.com webgunean ikus daiteke