Urtarrilan aurkeztu zuten Korrika Kulturala. (Argazkia: Estitxu Zabala)
Korrikarekin batera, Korrika Kulturala egingo da asteburuan hasi eta datorren astean zehar, eta Donostiako hainbat auzotan bertsoak, musika, bazkaria eta mota askotako proposamenak antolatu dituzte.
Antiguan, esate baterako, egun osoko jaia egingo dute larunbatean; 12:30ean bakailaoa sukaldatzeko lehiaketa egingo dute Jose Maria Sert plazan, eta 17:00etan berriz, haurren ordua izango da, jokoak eta txokolate janarekin.
Bidebietan ere egun osoko programa antolatu dute larunbatean; 14:30ean bertso bazkaria egingo dute Auzoenean, eta bertan izango dira Egoitz Aizpuru eta Unai Muñoa bertsolariak. Ondoren, 16:30ean ipuin saio musikatua eskainiko dute Badut taldearen eskutik.
Bertso musikatua eta ‘Gartxot’ filma
Biharko jaiarekin batera, datorren asteko ostiralean, hilak 20,
Ez da kasualitatea bertso saio musikatua egingo dute Le Bukowski tabernan,
Egian. Emanaldia 20:00etan hasiko da, eta bertan parte hartuko dute Uxue Alberdi, Miren Amuriza, Nerea Elustondo eta Izarne Zelaia bertsolariek.
Bestalde,
Altzan aste osoko egitaraua antolatu dute; gaur aurkeztuko dute Korrika, Tomasene kultur etxean. Igandean (martxoak 15), Korrika 19ren inguruko murala margotuko dute. Korrikako arropa saldu eta Altza Korrikarako apaintzen hasiko dira. Asteartean (martxoak 17), gartzelari buruzko gogoeta musikatua egingo dute Herrerako elkartean, 19:30ean: Burdin-hariak eta plastikozko goilarak (maitasun lubrikatua). Asteazkenean Korrika Txikia egingo dute Altza eta Oleta Harri Berri ikastetxeko ikasleek, 11:00etan. Altza herri ikastetxetik Harria parkera egingo dute korrika. Martxoaren 20an kontzertu bat egingo dute Altzania Elkartean. Hurrengo egunean Altza apainduko dute Korrika 19ri harrera egiteko, eta igandean, 22an, Korrikari ongi etorria emango diote Buenavistan, 08:50ean.