Benta Berriko polikiroldegian gertatu da ezbeharra. (Argazkia: Irutxuloko Hitza)
Benta Berriko polikiroldegian 86 urteko gizon bat hil da gaur arratsaldean, bertan lanean zebilen kamioi batek harrapatuta. Dirudienez, kamioiak atzera egin du gizonak errepidea gurutzatu behar zuen unean, eta ez da maniobraz ohartu. Zarautz kaleko bizilaguna zen.