Gure Esku Dago mugimenduak lekukoa hartuko du 11:00etan, eta IRUTXULOKO HITZAk hartuko du erreleboa ondoren
Gure Esku Dago dinamikak ere euskahaldun dela erakutsiko du igandean, eta euskararen aldeko tropelarekin bat egingo du Donostian. Easo plazan hartuko du Korrika 19ren lekukoa eta Donostia 2016 guneraino eramango dute. Bertan
IRUTXULOKO HITZAk hartuko du erreleboa. Erabakitzeko eskubidearen aldeko kilometroak, Gure Esku Dagoren elastikoak eramateko deia egin dute.
Gure Esku Dago dinamika desberdinen artean hautestontzi erraldoi bat eraikitzeko erronkarekin ari da orain, ekainaren 21erako iragarritako ekitaldiari begira,
erabakia ehuntzen leloarekin. Oihal zati bat eskuratzeko saretze txartel bat bete beharko dute herritarrek. Hurrengo astean, Groseko Txofre plazan calçotada egingo dute arratsaldean, 19:00etatik aurrera. Bertan oihalak jarriko dituzte salgai. Musika eta animazioa izango da calçotadan.