Arrazakeriaren aurkako iazko martxa. (Argazkia: Aritz Sorzabal)
Donostiako Udalak, pertsona ororen giza eskubideen aitortzan eta defentsan oinarrituz, arrazakeriaren aurka lan egiteko konpromisoa hartu du. Bide horretan jarraituz, udaleko talde politikoek, gaurko arraza-diskriminazioa ezabatzeko nazioarteko eguna dela eta, erakunde adierazpen bat adostu dute. Hala, 1960. urteko martxoaren 21ean gertatutakoa oroituz, urtero egun honetako aldarrikapenetara batzen da ekimen bereziak antolatuz.
Egun hartan, Hegoafrikan apartheid-aren aurkako manifestazio baketsua ospatzen ari zela, bertako poliziak tiro egin eta 69 pertsona hil zituen. Honen ondorioz, Nazio Batuen Erakundearen Biltzar Nagusiak, martxoak 21, Arraza Diskriminazioa ezabatzeko Nazioarteko Eguna hautatu zuen.
Donostiako udaleko Tokiko Gobernu Batzordeak hainbat adierazpen onartu eta publiko egin ditu azken urteotan arrazakeriaren aurka eta modu honetan adierazi nahi du arrazakeriaren kontra dagoela eta pertsona guztiek eskubide berdinak izan behar dituztela.
Bestalde, Sos Arrazakeriak, Medicus Mundi eta ONGD Gipuzkoak deituta, bihar egingo dute arrazakeriaren aurkako ohiko martxa, Trintxerpetik Bulebarrera. 11:30ean abiatuko da Trintxerpeko merkatutik, eta 63 eragilek eman diote babesa protestari,
Etxekoak guztiok gara leloarekin.