Asteburu honetan bukatuko da Gipuzkoako Batel Liga, Getarian
Sailkapen nagusiko bigarren postua ziurtatua dauka Donostiarrak, 56 punturekin
Pasai Donibane (3. postua), Pasai Donibane (lehen postua), Orio (3. postua), Loiola (3. postua), Pasai Donibane (3. postua), Orio (3. postua) eta Zumaia (2. postua).
Zapiain, Julen Elizasu, Collazo eta Gorostiaga aritu dira arraunean Donostiarraren ontzian, eta patroi lanetan, berriz, Urkola aritu da.
Gipuzkoako Batel Liga 2015.
Behin behineko sailkapena (jardunaldi baten faltan)
Gipuzkoako Batel Liga asteburu honetan bukatuko da, eta Donostiarra arraun elkarteak ziurtatua du bigarren postua gizonezko seniorretan. Izan ere, jardunaldi baten faltan, bigarren postuan dago Donostiarraren batela, 56 punturekin. San Juanen atzetik eta Getariaren aurretik. Ligako azken jardunaldia, larunbatean jokatuko dute, 10:30ean, eta estropaden ostean erabakiko da ligako behin betiko sailkapena. Lehia guztiak bukatuta, dominen banaketa egingo dute federazioko arduradunek, Getarian bertan.
Guztira, zazpi jardunaldi izan ditu ligak, eguraldia tarteko hainbat estropada bertan behera utzi behar izan baititu federazioak. Jokatutako lehia guztietan, hirugarren postuan edo hortik gora geratu da Donostiarraren batela:
- SAN JUAN: 60 puntu
- DONOSTIARRA: 56 p.
- GETARIA: 47 p.
- ZARAUTZ B: 43 p.
- MUTRIKU: 36 p.
- ZARAUTZ A: 24 p.
- KIRIKO: 18 p.
- HIBAIKA B: 11 p.
- HIBAIKA A: 6 p.