'Aurrera begira', On musika taldea
Itsaso Gutierrez eta Ekhi eta Ekaitz Vegasen taldeak ‘Aurrera begira’ kantaren bideoklipa egin du. Joan den abenduan ‘Zein’ izeneko diskoa argitaratu zuen hirukoteak, bere ibilbidean bigarrena. Ekhi Vegasek berak eskuz marraztu ditu bideo klipean agertzen diren irudiak.