Hiriko arazoei aurre egiteko komunikazio sare bateratua eta demokratikoa eraikitzeko konpromisoa sinatu dute 20 elkartek.
Donostiako auzo guztietaetako elkarteek sinatu dute foroa eraikitzeko konpromisoa. (Argazkia: Ane Urrutikoetxea)
Donostiako auzoetako 20 elkartek akordioa sinatu dute, Auzo Elkarteen foroa sortzeko helburuarekin. Gaur udalean izan dira elkarte horietako hainbat ordezkari; azaldu dutenez, foroak elkarteen arteko komunikazio sarea eraikiko du, hiriko gaiak modu zuzenago eta demokratikoagoan jorratzeko espazioa eskainiz.
Egia Bizirik auzo elkarteko ordezkari Mikel Picazak eta Morlans elkarteko bozeramaile Mikel Sanchezek manifestua irakurri dute, hiritarrei parte hartze aktiboagoa izatera deituz: “Donostia bizitzeko hiri egokiagoa, demokratikoagoa eta parte-hartzaileagoa izan dadin lan egiteko sortuko dugu foroa. Foro horrek elkarteen arteko harremena hobetzeko balioko du, eta auzotarrei eragiten dieten gaietaz hitz egiteko aukera izango dugu modo zuzen eta irekian”.
Foro hau auzo-elkarteen arteko harremana hobetzeko tresna izan nahi duela azaldu du Egia Bizirik elkarteko bozeramaileak, eta funtsean, auzotarrei eragiten dieten gaietaz hitzegiteko gunea izango da. Horrekin batera, instituzioekin harremanetan jartzeko bidea izango da. Hala, ekimenera atxikitu diren elkarteek bilerak egingo dituzte bi-hiru hilabetean behin, eta elkarren arteko komunikazioa etengabekoa izango da. Gainera, bozeramaile bat izendatuko dute sei hilabetean behin: “Foro honek hiritarren parte-hartze eredu eraginkorragoena zehazteko asmoa du, hirian unean gobernatzen duen alderdi politikoa kontutan hartu gabe. Hiritarren parte-hartzea bermatua egon behar du., eta honetarako behetik eraikia izan behar da; helburu hori beteko du foroak”.
Batasuna eta komunikazioa sustatzeko tresna
Morlans elkarteko ordezkariak azaldu duenez, ekimen hau duela hilabete batzuk aurkezteko asmoa zuten, zehazki iazko urrian, baina hirian sortutako hainbat arazok aurkezpena atzertatu dute: “Hilabeteak daramagu foroa sortzeko ideiarekin, baina hiria barrutietan zatitzeko onartu den araudiak atzeratu egin gaitu, izan ere, gai garrantzitsu hori auzo-elkarteei eta hiritarrei galdetu gabe, arrazoiak eman gabe eta eztabaidatzeko aukerarik gabe onartu dute”.
Sanchezen esanetan, orain arte hainbat bilera egin dituzte auzo elkarteek, eta bilera horietan erabaki zuten foro bat sortzea beharrezkoa zela: “Elkarteek. aldizka, bilerak burutzen ditugu, baina ez gara behar bezala antolatu orain arte. Guretzat garrantzitsua da elkarrekin lan egiteko eremuak eraikitzea, hiritar guztioi eragiten diguten gai ezberdinak jorratzeko”.
Foroa sortzeko beharra ez da berria ordezkariarentzat: “Beste batzuetan honelako eremuak sortzen saiatu gara, baina une honetan hiritarrak, orokorrean, gai publikoetan parte-hartze handiagoa eskatzen dute, eta horregatik ikusi dugu auzo-elkarteak bilduko dituen gunea eraitzeko unea iritsi dela”.
Hauek dira foroa sortzeko proiekturako izena eman duten auzo elkarteak:
Morlanstarrak Auzo Elkartea
Amara Berri Auzo Elkartea
Parte Zaharrean Bizi Auzo Elkartea
Altza XXI Herri Ekimena
Herripe Auzo Elkartea
Amarabai Auzo Elkartea
Lantxabe Aieteko Bizilagun Elkartea
Uliako Auzo Elkartea
Intxaurrondo Zaharreko Bizilagun Elkartea
Ondarpe Groseko Auzo Elkartea
Asociación de Vecinos Añorga Txikitarrak Auzo Elkartea
AAVV Sarroeta A.E. Martutene
Agrupación Comunidades Polígono Bera Bera
Lan Berri Txomin-Enea
AAVV Urumea Ibaia A.E
Egia Bizirik
AVERIL, Asoc. de Vecinos de Riberas de Loiola – Loiolako Erriberako A.Elkartea
Igeldoko Herri Kontseilua
Zubietako Herri Kontseilua