'Gu euskahaldunak gara' dokumentala
Korrikaren 19. ediziorako ekoitziriko dokumentalean 19 pertsona esanguratsu agertzen dira, euskal gizarteko esparru ezberdinetan erreferentziazkoak direnak. Elkarrizketen bitartez, euskararen alorreko ahalduntzeaz ari dira: noiz ahaldundu ziren, nola, zergatik… Norbanako gisa euskahalduntzeaz ari dira, baina baita ahalduntze esperientzia kolektiboei buruz ere.