"Hauteskunde hauetan herritarrek gobernatuko duten ala ez erabakiko da"
Donostia eraldatzen jarraitzeko gehiengo zabala behar duela adierazi du Juan Karlos Izagirrek
Juan Karlos Izagirre buru duela. Konpromiso handikoak eta bizitza osoa politika egiten daramaten pertsonak direla azpimarratu du alkateak: “Egunero-egunero, zerrendetan egon ala ez egon, lan egiten dugun pertsonak gara. Ez zaigulako gustatzen ikusten duguna, sistema eta modelo hau aldatzen jarraitu nahi dugulako”. Politika ezkertiarra egiten dute, badakitelako ezkerretik lortuko dela berdintasuna eta pertsona guztien eskubideak defendatuko dituen gizarte bat”. Subiranotasunaren aldekoak direla gehitu du, Euskal Herria herri bat dela defendatzen dutelako, eta edozein herrik bezala, bere etorkizuna erabakitzeko eskubidea duelako.
Donostiak azken lau urteotan asko egin duela aurrera uste du alkateak, eta datozen lau urteetan ere askoz gehiago egingo duela aurrera, “aldaketak ez duelako atzera bueltarik”. Donostia eraldatzen jarraitzeko gehiengo zabala behar dutela adierazi du eta hauteskunde hautean jokoan asko dagoela azpimarratu du: “Hauteskunde hauetan ez delako erabakiko zein sigla edo alderdik gobernatuko duen. Hauteskunde hauetan herritarrek gobernatuko duten ala ez erabakiko da”.
EH Bilduren zerrenda
EH Bilduren alkatetzarako hautagaitzaren zerrendako kideak aurkeztu dituzte. Juan Karlos Izagirre da zerrenda burua, eta bigarrena da Amaia Almirall, Donostia Kulturako zuzendaria. Hurrengo zerrendakideak dira Josu Ruiz, Naiara Sampedro eta Axier Jaka zinegotziak, hurrenez hurren. Zerrendan seigarrena da Olaia Duarte gizarte langilea eta Ricardo Burutaran zinegotzia eta Jabi Vitoria Ogasun arduraduna dira hurrengoak.
Ayem Oskoz, Nekane Orbegozo, Oskar Usetxi eta Joxepa Bornaetxeak betetzen dituzte zerrendako hurrengo postuak. Reyes Karrere Bera Bera eskubaloi taldeko entrenatzaile ohia (13.postuan) eta Kontxita Beitia andereñoa (14.postuan) ere daude EH Bilduren zerrendan, baita Jon Lasa ere, Alternatibako batzarkide ohia (21. postuan). Aratz Trecet Piraten mugimenduko kidea (16. postuan) eta Unai Gaztelumendi bertsolaria (24. postuan) ere hautagai dira.
Egun zinegotzi diren Nekane Burutaran, Nerea Txapartegi, Jon Albizu eta Nora Galparsorok ez dute zerrendan jarraituko. Albizu eta Galparsoro Batzar Orokorretarako zerrendako buruak izango dira.
Donostiako EH Bildu-k udalerako hautagai-zerrenda aurkeztu du,