Bost lagun omenduko dituzte XIII. Dantza Sariekin, larunbatean
Aitor Arrieta, Asier Zabaleta, Merche Filguera, Juan Antonio Urbeltz eta Marian Arregi izango dira sarituak
Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteak. Zehazki, XIII. Dantza Sariak banatuko dituzte larunbatean, 17:00etan, udaletxeko batzar aretoan; eta Dantzaren Nazioarteko Egunaren XIX. Gala igandean egingo dute, 19:30ean, Viktoria Eugenia Antzokian. Sariei dagokienean, bost izango dira aurtengo sarituak: Aitor Arrieta oreretarra, Asier Zabaleta ezkiotarra, Merche Filguera donostiarra, Juan Antonio Urbeltz eta Marian Arregi donostiarrak. “Usadiozko dantzaren oinarrien bila egin duten lan izugarriagatik, pasioz eta zintzotasunez betetako bizitzagatik sarituko ditugu”, aipatu du Idoia Lekunberri Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteko presidenteak, gaurko aurkezpenean, Urbeltz eta Arregirengatik.
Dantzaren Hilabetea izan da apirila beste behin ere, eta asteburu honetako jarduerakin emango dio bukaera
- Aitor Arrieta oreretarra (Errebelazio Saria). Errenteria Musikalean jaso zituen bere lehen ballet eskolak, 200tik 2008ra, eta ondoren, Thalia dantza estudiora igaro zen, bi urtez. Euskal dantzari esker lortu zituen bere lehen garaipenak, Euskadiko Dantza Sueltoko Txapelketa eta Euskadiko Aurresku Txapelketa irabazi zituelarik. Madrilgo Madiemma Kontserbatorioan dantza klasiko ikasketak egin zituen eta Kukai konpainiaren Hostoak ikuskizunean parte hartu zuen. Hainbat sari jaso ditu.
- Asier Zabaleta ezkiotarra (Ibilbide Artistikoaren Saria). Dantza tradizionalaren barruan hasi zen dantzan, baina dantza garaikideak liluratu zuen. Iñaki Landaren eskutik jaso zuen dantza garaikidearen formakuntza eta 1994tik interprete gisa parte hartu du honakoetan: Arteszena, Adeshoras eta Compañia de Vicente Saez, Hojarasca, Q-ro y cia eta Maskarada. Suitzako Alias konpainiako kide izan da1999tik 2004ra. Danada izan zen koreografo moduan egin zuen lehen lana, 1999an. Euskal Herrian bere koregrafo lanarekin jarraitu zuen eta Ertza konpainia sortu zuen. Bere hainbat lan saritu dituzte eta Donostian bizi da aspaldian.
- Merche Filguera donostiarra (Dedikazio Saria). Bederatzi urte zituenean sartu zen dantzaren munduan. Dantza Klasiko Espainiarrean eta Bolero Eskolan maistra da Grosen. Hainbat ikasketak ditu eta bere irakasle ibilbidea oso zabala da. Epaile lanean aritu da dantza latino lehiaketetan. Gipuzkoako Dantza Profesionalen presidentea izan zen 2011tik 2014ra.
- Juan Antonio Urbeltz eta Marian Arregi donostiarrak (Ikerkuntza Saria). Senar-emazteak dira. Juan Antonio Urbeltz Iruñea jaio zen baina txikitatik Donostian bizi izan da, eta Marian Arregi donostiarra da. Urbeltz Goizaldi taldean hasi zen dantzari gisa, eta 1965ean Argia taldean euskal folklorearen inguruko lanari ekin zion. Argia taldeko musikarien zuzendaria izan da Arregi eta hainbat disko kaleratu ditu beraiekin.